Edukira joan

Gaueko serenata txikia

Wikipedia, Entziklopedia askea
Gaueko serenata txikia
eta
Jatorria
Sorrera-urtea1787
Argitaratze-data1887
IzenburuaEine kleine Nachtmusik
Ezaugarriak
Genero artistikoamusika klasikoa
TonoaSol maior
Egile-eskubideakjabetza publiko
Bestelako lanak
MusikagileaWolfgang Amadeus Mozart

IMSLP: Eine_kleine_Nachtmusik,_K.525_(Mozart,_Wolfgang_Amadeus) Edit the value on Wikidata
Mozarten erretratua. Hil ondoren egin zitziaon.

Gaueko serenata txikia (alemanez: Eine kleine Nachtmusik) K 525 Wolfgang Amadeus Mozartek sortutako maisu-lan ezagunetariko bat da. Lanean Vienan egin zuela dio, 1787ko abuztuaren 10ean. Garai horretan Mozartek Don Giovanni opera idatzi zuen. Dena dela, serenata honen kasuan ez da ezagutzen noretzat edo zergatik idatzi zuen. 1827an argitaratu zen. Jatorriz bost mugimendu zituen baina lau bakarrik gorde dira. Okestratzea, bestetik, ganbera-musikan ohikoena da: bi biolin, biola, biolontxelo eta kontrabaxu.

  • Allegro
  • Romance Andante
  • Menuetto Allegretto
  • Rondó Allegro

Galdutako mugimendua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bere katalogo pertsonalean, Mozartek lan hau bost mugimendurekin sartu zuen; bere zerrendako bigarren mugimendua, minueto bat eta hirukote bat, aspaldi galdutzat jotzen zen. Alfred Einstein musikologoak, hala ere, Pianorako Sonata BBko K.498a minuetoa, benetan, galdutako mugimendua dela iradoki du eta, gaur egun, horrela jotzen da batzutan.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]